ARTEA

“Opencopy” erakusketa, Bilboko Vanguardia galerian

Josué Pena eta Alfonso Batalla artistek Opencopy erakusketa zabaldu dute Bilboko Vanguardia galerian. Euren lanak urtarrilaren 29ra bitartean ikusi ahalko dira.

Alfonso Batallak argazkiekin eta Josué Penak pinturarekin, lengoaiaren gaineko hausnarketa bat luzatu nahi dute. Lengoaia hori beste batean oinarritzen da, interpretatu eta birsortzen du.  Argazkiak optika, mekanika eta elektronika uztartzen dituen aparailu baten bidez egin dira, errealitatea harrapatzeko. Inguruan, margolanak daude, eta guztiak hiperrealistak dira.

Itxurakeria horretan dena gezurra dela esan daiteke. Argazkiak harrapatua dena autentikoa da, eta pintoreak interpretatu egin du . Argazkiak ezin dira identikoak izan, fokua, diafragma, argitasuna, optika eta bestelako elementu batzuk autoreak berak erabaki dituelako. Hortaz, argazkizko obra ez da errealitatea, baizik eta  berariaz eginiko bere interpretazioa bat, koherentea izan behar duen lengoaia baten bidez.

Josué Penak bere hizkuntza eta interpretazio artistikoa erabiltzen ditu, beste errealitate baten interpretazioa den argazkia pintatzen duenean. Obra bakoitzaren balioaz haratago hausnarketa sakona dago: lengoaia beste batean oinarritzen da, interpretatzen du eta birsortzen du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button