MUSIKA

“Iparraldeko Konpilazioa” bildumaren zazpigarren alea eskuragarri dago

Iparraldeko Konpilazio bildumak Ipar Euskal Herriko musika taldeak sustatzea du xede. Dagoeneko zazpigarren alea eskura daiteke eta zortzi talderen kantu bana biltzen ditu.

Bilduma binilo formatuan argitaratu dute (500 kopia, guztiak ekimenaren sustapenerako) eta sarean ere eskuragarri dago doan. Diskoan parte hartu duten taldeak honako hauek dira: Brain Shake, CEL 3, Plankton,Trie ,South Side, The Flying Sex Toys, Blastwave eta Mak Fly.

“Proiektuaren helburua da talde horiei komunikatzen laguntzea da, binilozko konpilazioa batean sartu aitzin, kantu bat grabatzeko parada ematea eta nazioarteko, nazio edo tokiko eszenako artista ezagunen ondoan kontzertu batean jotzeko parada ematea”.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.