ARTEA

“Hysteron” argazki erakusketa, Donostiako Koldo Mitxelenan

Nagore Legarretak Hysteron argazki erakusketa inauguratuko du gaur, Donostiako Koldo Mitxelenako ganbaran, 19:30etatik aurrera.

Hysteron (utero grekoz) argazki bilduma da; emakume zatikatuen gorputzak irudikatzen dituen bilduma. Argazkiak lau zulotako ontzi zilindrikoekin egin dira, lapikoak eta latak erabilita; argazki teknika primitiboa da: argazkilaritza estenopeikoa.

Teknikaz harago, Hysteron proiektuak kontzeptu sendo bat du atzetik. Legarretaren ustez: “Pertsonon desegituraketari buruz hausnartu nahi da, zehazki gure desioak alboratu eta sumisio roletan murgiltzeko, gure gizarteak planteatzen dituen mekanismoei buruz egin nahi da gogoeta. Beti ere genero ikuspuntu batetik”.

Maiatzean izan zen ikusgai Oñatiko ARG! argazki jaialdian, eta ondoren Andoaingo Argazkialdian ikusi ahal izan zen.  Beste aldetik, argazki lan hau laguntzeko Hysteron izeneko emanaldi bat gauzatu du Danele Sarriugarte eta Gorka Setien (testuen irakurketa), Mariano Hurtado, Beñat Iturrioz eta Aida Torres (musika), eta Txaro Unzilla (dantza-mugimendua) lagun-koadrilarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button