MUSIKA

Jammin Jam reggae eta hip-hop jaialdia, Donostian

Reggae eta hip-hop musika estiloak biltzen dituen Jammin Jam jaialdiaren zazpigarren edizioa egingo da larunbatean, azaroak 16, Donostiako Doka Antzokian.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, “20:30etik aurrera, eta goizeko 5ak arte izango da jaialdia: hitzaldia, informazio gunea, kontzertuak, sound systemak… Giro polita eta festa ederra!”.

Hala, 20:30ean, hitzaldi “kanabikoa” izango da, Zarauzko The Weed Club elkarteak antolatuta: Strainhunters: Esperientziak eta bidaiak.

Kontzertuak eta sound system-ak 22:00etan hasiko dira, eta sei talde arituko dira: Biga*Ranx (Frantzia), Raphael (Italia), Danitsa (Suitza), Little Lion Sound (Suitza), Revolutionary Brothers (Euskal Herria) eta King Konsul&Yanu (Euskal Herria).

Le Bukowski klubean ere, reggae doinuak

Bestalde, Rude Kanka Sound-ek iragarri du datorren abenduaren 6an ere reggae doinuak entzungo direla Donostiako Le Bukowski klubean: “benetako reggaeaz gozatzeko gaua izango dugu”.

Ondoko talde eta artistak izango dira abenduaren 6ko gau bero eta tropikal horretan: Rude Kanka feat. Kobo Jah (Donostia eta Iparralde, Rub a dub & Dancehall reggae); KenKe JaJah Sound feat. George Palmer (Donostia, Rub a dub & Digital 80´s); eta, azkenik, A Rasta-K Sound (Donostia, Reggae,dub, dancehall Jungle).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button