
Lurralde Deserosoak gaiaren inguruan ardaztu dira Zenbat Gara elkarteak eta BIRAk antolaturik Oraina Kontakizun jardunaldiak. Urtarrilaren 28an hasi zen ekimena eta martxoaren 11ra arte luzatuko da.
Modu honetan azaldu dituzte antolatzaileek mintzagaiaren nondik norakoak: “Hausnartu egin nahi dugu munduan zapaltzen dugun zoruaz. Lurralde deserosoetan barneratzera goaz. Deserosotasuna espazio bezala. Eta horretarako talaia edo helduleku bana proposatu diegu: hemengotasuna/hangotasuna; gorputza; hitza; eta (in)koherentziak”.
Lehen saioan Itxaro Borda eta Xabier Aierdi bildu ziren, Ibai Atutxak gidaturik. Otsailaren 11n, bigarren saioa izan zen BIRAn, eta Edurne Azkarate eta Leire Vargas bildu ziren Gorputza gaiaren inguruan mintzatzeko.
Gaur, otsailak 25, Kafe Antzokian, 19:00etan, Eider Rodriguez eta Amets Aranguren sortzaileen txanda izango da, eta kasu honetan Hitza izango da ardatza.
Azkenik, martxoaren 11n, Itziar Ituño eta Gorka Urbizu bilduko dira BIRAn, (In)Koherentziak gaiaren inguruan solastatzeko.



