ESZENA

Aurtengo Poltsiko Antzerkia Jaialdirako deialdia amaitzear

Poltsiko Antzerkiaren Jaialdia formatu txiki eta ertaineko antzerki-ikuskizunen erakustaldia da, eta Donostiako auzoetako taberna eta lokaletan egiten da urtero. Betiko legez, programak musika, umorea, antzerkia, magia edota bakarrizketak biltzen ditu, eta antzerkiarekiko zaletasun handia ez duten ikusleei diziplina hori hurbiltzea du xede.

2023-2024 deialdia martxan da, baina azken egunetan badago bertan aurkezteko epea, izan ere, irailaren 15ean amaituko da.

Aurkeztu nahi izanez gero jakin behar duzue kategoria bakarra eta orokorra izango dela. Mota eta genero guztiak onartuko dira, baita diziplina artekoak ere. Aurkeztutako proiektuek Poltsiko Antzerki formaturako egokiak izan beharko dute. Hau da, ostalaritza-establezimenduen edo antzezpenak egitea erabakitzen den antzeko espazioen baldintzetara egokitu behar dira, establezimendu horien errealitatea eta tamaina kontuan hartuta.

Antolatzaileek bi proiektu aukeratuko dituzte. Lehenengoa proiektu irabazletzat joko da, eta bigarrena proiektu finalistatzat. Proiektu irabazlearen eta finalistaren hautaketaren jakinarazpenarekin batera, 2.500 € eta 2.000 €-ko ekarpen ekonomikoa jasoko dute, hurrenez hurren, proiektu bakoitzari dagozkion prestaketa-jarduerak errazteko eta gauzatu ahal izateko. Antzezlanen emanaldiak Poltsiko Antzerki Jaialdiaren baitan estreinatuko dira eta bakoitzak lau emanaldi egingo ditu Donostia Kulturak adierazitako espazioetan.

Bestelako jakingarriak: Poltsiko Antzerkia Jaialdia

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button