
Bilboko San Inazio auzoan dagoen Euskaren Etxean joko du gaur, urriak 22, Inun (Mikel Inunziaga, Zornotza, 1983) gitarra-jotzaile eta abeslariak, 19:00etan.
Kantagile bizkaitarrak 2013ko irailean grabatu zuen Berreginez bere estreinako lana Tio Pete estudioetan. Diskoak pop estiloko hamaika kanta biltzen ditu.
Bakar bakarrik grabatu du diskoa Inun-ek, looperra, danbor elektronikoa eta oihartzun ezberdinak egiten dituen pedal bat erabiliz. Horrek guztiak lanari balio erantsia ematen diola uste du euskara hutsean kantatzeko hautua egin duen musikariak.
Diskoan, gainera, Iñaki Mendizabalek parte hartu du, hitzean eta zenbait melodietan.
Bihar San Inazioko Euskararen Etxean izango den emanaldia giro intimoa egingo da.



