MUSIKA

Inoren Ero Ni eta Pelax taldeen kontzertua, Gasteizeko Jimmy Jazz aretoan

Gasteizeko Jimmy Jazz aretoan, bihar, 21:00etatik aurrea, Inoren Ero Ni eta Pelax taldeek kontzertu ikusgarria eskainiko dute.

Inoren Ero Nik duela urte batzuk IENNEI lan berria plazaratu zuen. Euren hitzetan lan berria hala zetorren: “Entzun. Erantzunik ez duzu izango. IENNEI ez da erantzunen asmatzen hasteko abagunea. Bestelakoa du palindromoaren korapiloan asmatu musikak apeta. Halakoa diskoaren izenburua. Jarri ispiluaren aurrean taldearen izenari dagozkion siglak eta bueltakoan jasoko duzu emaitza”.
Proiektu ezaguna da Inoren Ero Ni, eta taldekideak, halaber, ibilbide luzeko musikariak: BAP!, Anari, Lobo Eléctrico, Cápsula,…eta bide horretan egindako azken ekarpena dute esku artean: il Cercatore di perle.

Aretoak honela definitu ditu taldearen urratsak: “Diskoz disko egin du aurrera, Il Cercatore di perle honetara heldu arte. Tartean kide aldaketa garrantzitsuak (Mariano Drakeren ordez, Guantxe Mikelen partez) eta saio asko egon dira. Hasierako erritmo azkarrak moteldu eta biderkatu egin dira musikaren nabardurak, ugaritu giro aldaketak. Bilakaera horren ondorio zuzena da Il Cercatore, taldearen orain arteko emaitzarik bikainena eta, batez ere, pertsonalena. (…) Bila eta bila aritu ondoren, lau perla eder aurkitu ditu taldeak, lau ale distiratsu, horietako bakoitzaren distira ezberdina izanagatik. Ikus ditzagun banan-banan”.

Horren ostean, Unai Pelayo donostiarra, Pelax, arituko da. 2013ko azaroan hasi zen lehen bakarkako emanaldiak eskaintzen. Stoner, blues eta psikodelia zertzeladekin apaindutako rock sendoa egiten du, eta 2017an, Talkak egiten du didaktika izenburuko lan plazaratu zuen. Atala estudioan garbatu zuen, 2017ko uztailean, Iñigo Irazokiren gidaritzapean. Masterizazioz Jonan Ordorika arduratu zen, Azkarateko Mamia estudioan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button