ARTEA

Ingeniarien Kolegioko Arte Plastikoak saria

Duela egun batzuk, Koldo Etxebarria artistak, Ingeniarien Kolegioko Arte Plastikoak saria eskuratu du, La belleza está en el observador lanarekin. Bere laguna den Luis Miguel Gomez ere saritua izan da Habitacion con vistas izeneko lanarekin. Saria ex-aequo banatu da.

Epaimahaikide hauek saritu dituzte bi artistok: Petra Joos (Guggenheim Museoa), Lourdes Fernández (AlhóndigaBilbao zuzendaria), Enrique De Ybarra (Vocento Fundazioa) Jesús María Aceves (Ingeniaritza Eskola).

Koldo Etxebarria Arte Ederretan lizentziatua da eta ETBko diseinu departamenduan garatu du bere karrera profesionala. Egiteko hori ibilbide artistikoarekin uztartu du. Teknologia berriak erabiltzen aitzindaria izan zen 80ko hamarkadan eta egun ere esklusiboki baliatzen ditu bere lanetan. Erakusketa ugari burutu ditu 1983tik gaur egunera arte eta sari asko jaso ditu, azkena, Euskadiko Portu, Ubide eta Bideetako Ingeniarien Kolegioak antolatutako pintura bienaleko ex aequo saria.

Hemen duzue berari egindako elkarrizketa mamitsua eta interesgarria.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.