
Boston hiriko Pixies banda entzutetsua 2016ko BBK Live jaialdiaren kartel-buruetako bat izango da. Jaialdi erraldoi horren 11. edizioa 2016ko uztailaren 7tik 9ra egingo da.
BBK Livek iragarri duenez, Pixies 90eko urteetako indie-rockaren ikonoetako bat da. Estatubatuarrek Indie Cindy izenburuko lana aurkeztuko dute. Laukoteak 1991an argitaratu zuen azken lana, Troppe Le Monde.
Pixies 90eko hamarkadako talde garrantzitsuenetarikoa izan da, eta ezinbesteko eragina Nirvana, Weezer eta The Strokes bazalako taldeentzat.
Kim Deal jatorrizko baxu-jotzaileak 2013an utzi zuen taldea, beraz, Pixies taldekide berriarekin arituko da Kobetamendin: Paz Lenchantín argentinarra.
Informazio gehiago: bilbaobbklive.com.