Igartubeiti Baserri Museoak Ezkio-Itsaso eta bere ingurunea. Iragana eta oraina erakusketa abiatu du maiatzaren 20tik ekainaren 21era.
Ezkio-Itsasok eta bere inguruneko herriek bizi izan duten bilakaera erakusten du erakusketa honek argazki historikoen eta plano berdinetik ateratako gaur egungo argazkien bitartez. Hortaz, landa-gune zaharrak eta inguruko baserriak, nekazarien lehenengo herrixkak, eta abar agertuko dira irudiotan.
Argazki historiko gehienak el Fotógrafo Águila goitizena erabili zuen Indalecio Ojanguren argazkilari eta mendizale bikainarenak (1887 – 1972) dira.
Igartubeiti Baserri Museoak ekoiztu du erakusketa hau eta Igartubeitik pirinioetako beste zortzi museoekin batera lankidetzan mugaz bestaldeko PATRIM II kultur egitasmoaren barne antolatua dago.