Donostiako Kresala zineklubak Im Keller (2014) film austriarra aurkeztuko du gaur. Ulrich Seidl zigileak filmatua, jendeari eta haien sotoei buruzko filma da. “Obsesioei, musika-taldeei eta operako ariei, altzari garesti eta txiste matxista merkeei, sexualitateari eta tiro-ariketei, fitnessari eta arrazismoari, zigorrei eta panpinei buruzkoa”.
Filma Trueba zine-aretoetan pantailaratuko da, 19:30ean, eta emanaldia El café de Rick webgunearen sortzaile Ricardo Fernandezek aurkeztuko du.
2014an aurkeztu zen filma Donostiako Zinemaldiko Zabaltegi sailean. Filma dokumental ez-ohikoa da, batzuetan dibertigarria, bestetan beldurgarria. “Zinema-entsegu triste, eta aldi berean, dibertigarria; egilearen ohiko fresko bat, kasu honetan, austriarren arimaren alderdi ezkutuan sakontzen duena”.
Informazio gehiago: kresalazinekluba.