MUSIKA

Blank Pages punk talde alemaniarra Getariako gaztetxean

Berlin hiriko Blank Pages punk laukotea Getariako gaztetxean izango da gaur, irailak 4. Kontzertua 21:30ean hasiko da eta aurretik Donostiako Los Santos arituko dira.

Blank Pages taldeak melodiekin josiriko punk iluna jotzen du, 70eko hamarkadan Portlan hiriko Wipers talde handiak egin zuen erara, edota egun hiri berdineko Red Dons taldeak egiten duen antzera. Alemaniarrek lau kantuko EP bizia argitaratu du.
Donostiako Los Santos, halaber, antzeko estiloan mugitzen da. Gaztelaniaz abesten dute eta punk rock melodikoa jorratzen du. Sarean Nadie quiere a los chivatos izenburuko doinua entzun daiteke. Biak ala biak gaur izango dira Getariako gaztetxean, 21:30ean.

Bestalde, Getariako gaztetxeak bigarren kontzertu bat ere iragarri du irailaren 11rako: Terrible Feelings (Suedia) eta Desastrozombies (Donostia).
Eskandinaviarrak iaz ere izan ziren Gipuzkoako kostaldeko gaztetxean eta oraingoan disko berria aurkeztera datoz: Shadows. Laukoteak pop melodiekin jantziriko punk malenkoniatsua jotzen du. Desastrozombies, berriz, Donostiako Buenawista eskolan aspaldi eraturiko Astrozombies taldea da eraberrituta. Haien jarioan estiloa bakarra da giltzarria: punk rock. Gogoratu bigarren kontzertu hau irailaren 11n izango dela.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button