MUSIKA

Munlet bikotearen punk-rock elektronikoa Elgoibarren zabalduko da

Munlet bikote gipuzkoarrak Elgoibarko Kultur Etxeko Sotoan joko du larunbatean, 23:00etatik aurrera. Emanaldia Sinuöse-k ondu du.

Anita Pérez Lady Fingers (ahotsa, sintetizadoreak, theremin) eta Ina Saint-Gerons Herr Professor (gitarra, teklatuak, programazioak) bikoteak osatzen du Munlet izeneko ElectroIndiePunkRock proiektua. 2015ean, EP5 izenburuko diskoa labur berria argitaratu zuen 2015ean, Screaminguy Records markapean.

Grabazio horrek bost doinu biltzen ditu. Hala, Conductas de Autodestrucción kantua Idolos del Extrarradio taldeko buru Alex Pis-ek abestu eta idatzi du. Horretaz gainera, Joan Jett-en bertsio bat ere jaso dute, Mala Reputación. Gainerako hiru kantuen harira hauxe esan du bikoteak: “Itxuraz ez daukate inolako loturarik, baina hobe duzue entzutea, aurretik kontatu ezin diren zenbait sekretu gordetzen baitute”.

Aurretik hainbat disko plazaratu ditu bikoteak, tartean, Cañon (Gaztelupeko Hotsak, 2010) eta Bicefalopedia (Ghost Highway, 2012), bai eta aipatutako EP5 horren aurretik etorri ziren beste lau EPak ere. 

Sinuöse-k iragarri duenez, “orain taldeak kontzertuak eskaintzen jarraitzen du, eta 2016rako disko handi berri bat prestatzen ari da. Zain gaituzue!”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button