MUSIKA

Gazteen sorkuntza musikalaren balioa nabarmentzeko

Bilboko Udalak antolatu duen Dj-en eta musika-ekoizleen lehiaketarako izena emateko epea ireki da. Abenduaren 6ra arte eman daiteke izena.

Lehiaketaren helburu nagusia da DJ gazteen sorkuntzaren balioa nabarmentzea, eta gainera edizio honetan musika-ekoizpenaren kategoria sartu da.

Parte hartu nahi duten pertsonek 18 eta 30 urte bitartean izan behar dituzte, Euskadin bizi, eta izena emateko formularioa beteta bidali. DJ-en kasuan, saio baten grabaketarekin bideo bat bidali behar dute, 20 eta 30 minutu artekoa. Musika-ekoizleen kasuan, eurek sortutako bi pista bidali beharko dituzte.

Jasotako lan guztiak musikaren profesionalek osatutako epaimahaiak aztertuko ditu (Lorea Argarate eta Ricos Rosa DJ-ak eta Asier Batiz). Ondoren, abenduaren 13an, finalisten izenak jakitera emango dituzte. Hautatuek abenduaren 23ko finalean parte hartuko dute, Bilborock aretoan.

Kategoria bakoitzeko irabazlearentzako sariak hauek dira: DJ eta ekoizpeneko masterclass, Rico Rosaren eskutik; Bideoklipa grabatzea eta argazki-saioa, Soda Timek eginda; Kontzertua Bilborock-en, Freskure 2022ko programazioaren barruan; eta Last Tour-ekiko kolaborazioan: BIME CITY-ren hurrengo edizioko jardueretako batean diskoak jartzea edo jotzea, eta sarrera bat BIME PRO-ra sartzeko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button