ESZENA

Ikuskizun deigarrienak, asteburu honetan “Kalealdian”

Asteburu honetan, Bilboko gauak eta Alde Zaharraren inguruak kontzentratuko dituzte Kalealdiak programatu dituen ikuskizun deigarrienak.

Hala, uztailaren 1ean eta 2an, Areatzako kaian poesiaz betetako zirku ikuskizuna den L’effet  escargot lana aurkeztuko du Kadabresky konpainia frantziar ezagunak. “Guztiak aho zabalik utziko dituzte malabar, akrobazia, oreka edo aireko uhal ikuskizun ezinezkoak egiteko orduan duten trebeziarekin”.

Beste aldetik, gehien itxaroten den ikuskizunetako bat, ospe handia duen Frantziako Cirque Rouagesek egingo duen Sodade lana da. Bilboko Kalealdiaren edizio hau itxiko duena izango da, uztailaren 2an, 24:30etik aurrera, Arriaga Plazan. Cirque Rouages, “zirkuaren, mugimenduaren eta musikaren eta antzerki mekanikoaren eta poetikoaren bitartez komunikatzen diren hamar artistak osatutako taldea da. Ikuskizun horretan, akrobatak, funanbulistak eta trapezistak bi gurpilek eta soka batek osatutako egitura handi batetik ibiliko dira”.

Areatzan, uztailaren 1ean eta 2an ere, eguerdiko 12:00etan, Malas Compañías eta Café de las Artes Teatro taldeak arituko dira, eta antzerkia, zirkua, clowna eta musika uztartuko dituzte.

Azkenik, uztailaren 2an, ikusi ahal izango den beste ikuskizun azpimarragarri bat Marco Vargas & Chloé Brûlé andaluziarren Me va gustando proposamena da. Sari asko eta asko jaso dituen dantza saio horretan, “lau artistak erabateko kontrasteetan sartzen dira, hitzaren, musikaren eta dantzaren bitartez, baina lotura komun batetik: flamenkoa”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button