ESZENA

Danimarkako eta Argentinako taldeak Bilboko Clown Jaialdian

Maiatzean eta ekainean hainbat ikuskizun ondu dira Bilboko Clown Jaialdiaren barruan. Erakusketa eszenikoak ospe handiko lau konpainiaren partaidetza izango du, Euskal Herriko bi, Cia. Nogusano eta Shakti Olaizola, eta Danimarkako Lotta & Stina eta Argentinako Levelibular Cia. Ikuskizunak Zorrotzako Azoka parkean, Udaltegian eta auzoko liburutegian egingo dira clown jaialdiaren bederatzigarren edizioaren barruan, ostegunetik aurrera.

Jaialdia ostegunean, maiatzak 3, hasiko da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Zorrotzako Udal liburutegian Idoia Sánchez Artiedaren Ah Ze komeria! ikuskizunarekin. Ostiralean, maiatzak 4, saio bikoitza antolatu da Azokako Parkean. Lehenengoan Shakti Olaizola arituko da  antzerkia, zirkua eta txotxongiloak fusionatzen dituen Baldin bada ikuskizunarekin. Ondoren, Nogusano taldea etorriko da A pan y agua lanarekin.

Clown Zorrotzaren aurtengo edizioa maiatzaren 5ean amaituko da, arratsaldeko 18:30ean Lotta & Stina konpainia daniarraren ikuskizunarekin, eta Cia. Levelibular argentinarren Portamundos ikuskizunarekin. Zirkua, antzerkia eta umorea uztartzen dituzten ikuskizunak dira.

Informazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button