ESZENA

Publiko guztientzako makina bat antzezlan, Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Aste Nagusian, abuztuaren 19tik 27ra, ospe handia duten konpainia eta artisten kale antzerkiko ikuskizunez osatutako programazio zabala izango da. Lanak bi eszenatokietan izango dira: Arriaga plazan eta Gas plazan.

Euskal konpainiak eta munduko beste herrialde  batzuetako (Katalunia, Galizia, Kantabria, Madril, Erresuma Batua, Frantzia, Italia, Argentina eta Etiopia) 19 antzerki-taldek egingo dituzten umorezko, kalitatezko eta orijinaltasunezko ikuskizunez osatuko da aurtengo Aste Nagusiko antzerki-programa, non zirkua, magia, pailazoak, kabaret-a, argi jokoak, xaboi-burbuilak… arte-jakintza guztiak uztartuko diren.
Hala, Panpotx Kultur Elkarteak baso sorgindu batean murgilduko gaitu Baso liluragarria ikuskizunarekin; Trotamundos antzerki-taldeak istorioen kutxa irekiko du milaka kontakizun kanporatuz; Afrikara bidaiatuko du ikusleak, Etiopiara, hain zuzen, eta Robin Crusoe-ren uhartera ere mugituko da.

Aurrekoez gain lan batzuk estreinatuko dira, eta Aste Nagusian lehen aldiz ikusteko aukera izango da: Chipolatas konpainiaren Chipolatino ikuskizuna; Fekat Circus konpainiaren The rise of the full moon ikuskizuna; Circ Bivouac talde frantsesaren Le Rêve d’Erica lana. Horiez gain, sarituak izan diren zenbait lan ikusteko aukera izango da, hala nola, Valladolideko Kale Antzerkiko Off Jaialdian saritua izan den Pas & Company talderen Juguete Roto ikuskizuna, eta Leioako Umore Azokan sari berezia jaso zuen Trapu Zaharra euskal taldearen Sefiní lana.

Malicia y el Pequeño Judas antzerki taldeak, Kukai Dantza taldeak, Trotamundos antzerki-taldeak edota Gari Montxo eta Joselontxo taldeak ere euren ikuskizunak eskainiko dituzte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button