ESZENA

Euskal koreografo gazteen proposamena Dantzaklub ekimenean

Ekimenak, Atalak VIII honek, aurreko beste edizioetan bezala, euskal koreografo gazteen proposamen bat aurkeztuko du. Oraingoan, Noemi Vianak eta Eneko Gilek txalapartaren erritmoek lagundutako lan bat proposatuko dute Dantzaz Konpainiako hiru dantzarik.

Dantzaklub ekimenean inprobisazioa lantzen da beste dantzari askorekin batera. Inprobisazioan aritzen ohituta, Dantzaz Konpainiako artistak sortzaile bilakatzen dira. Haien irudimena bete-betean adierazteko modua izan dezaten, urtean ikusleei irekitako hiru hitzordu jartzea erabaki dute Donostia Kulturarekin lankidetzan. Donostiako Victoria Eugenia Antzokiko Club aretoan antolatutako saio horiek dantzariek bereziki sortutako lanak proposatzen dituzte, baita Euskal Herriko koreografo gazteen lanak ere.

Donostia Kulturak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button