MUSIKA

“Ihesi doaz animaliak”, Kaskezur taldearen disko berria zuzeneko kontzertuan, Irunen

Kaskezur talde baztandarrak Ihesi doaz animaliak bere disko berria aurkeztuko du zuzeneko kontzertuan Iruneko Lakaxitara aretoan bihar, urriaren 10ean, 20.00etan.

Taldearen bosgarren diskoa Mukuru musika sortzaileen elkargunearen eskutik kaleratu du laukoteak eta hauen esanetan, “orain arte egin duen diskorik landu eta garbiena da”. Hala, aurreko diskoan baino doinu ilun eta sakonagoetan murgiltzen da, The Cure edota Sonic Youth bezalako erreferentzien eragin nabarmenarekin. Hala ere, melodia bizigarriei eutsi die taldeak lan berrian ere.

Atala estudioan grabatu dituzte hamar kantu berrik osatzen duten disko berria. Bertan Iñigo Irazoki teknikaria eta Ibai Gogortza (Borrokan) arduratu dira ekoizpen lanaz, eta aurreko diskoan taldeak bide berri bat zabaldu bazuen soinuari dagokionez, oraingoan are gehiago barneratu da norabide horretan.

Diskoaren lehen entzunaldian nabarmentzen den bezala, aniztasuna, konplexutasuna eta esperimentazioa dira kantuak definitzen dituzten ezaugarriak. Joseba Irazokiren Euria ari du abestiaren moldaketa bat dakar lanak, Euria; eta Dani Irazokirekin jatorrizko hitzak  “bertsio librean” egokitu ditu taldeak,  Irazokiren beraren kolaborazioarekin. Horrez gain, Miren Narbaizak (Napoka Iria, MICE) ahotsa jarri du bi abestitan.

Lan berriarekin, bere unerik egonkorrena bizitzen ari da Kaskezur, entzuleen eta kritikaren babesa jaso ondoren.

Disko osoa entzun dezakezue bere bandcamp webgubnean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button