BERTSOTAN

Igor Elortza bertsolaria bere bakardadean

Ez da ohikoa izango, ohiko jardunetik irtetea baita bertso saio hauen helburua. Bertsolari bat eta gai-jartzaile bat, parez pare eta elkarrekin. Ez da ohiko bertso saio bat izango, ezin da ohiko saio bat izan. Saiook, izango dute esperimentutik, laboratoriotik…

Doka izango da prob(et)a leku eta 10 bertsolari pasako dira 10 hilabeteotan, eta Josu Goikoetxea eta Unai Elizasu jardungo dira, txandan txandan gai-jartzaile lanak egiten. Ez da saio onik izango denik bermatzen, ahalegina da ziurtatuko den gauza bakarra.

Biharkoan, seigarren saioan, Igor Elortza eta Josu Goikoetxea bilduko dira, 20:00etan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button