ESZENA

Hiri-paisaietako dantza

Hiri-paisaietako mugaz haraindiko dantza-jaialdia da Dantza Hirian, eta bere 18. edizioa irailaren 9tik 24ra egingo da sei udalerritan: Irun, Biarritz, Donostia, Errenteria, Hendaia eta Hondarribia. Dantza Hirian oso proiektu ezaguna da Europako panorama kulturalean; jaialdi bat baino gehiago da, dantza garaikidearentzako plataforma bat, eta topagune artistikorako eta mugaz haraindiko komunikaziorako gunetzat hartzen da.

Ekimenaren helburua dantza garaikidea antzokietatik atera eta publiko guztiarengana hurbiltzea da, eta Dantza Hirian jaialdiak “koreografia-hizkuntzen aniztasuna ezagutarazi nahi du, tokiko, nazioko eta nazioarteko artisten azken joeren aldeko apustua eginez”.

Egunotan parte hartuko duten taldeen artean honako hauek dituzue: Asier Zabaletaren Ertza konpainia gipuzkoarra. Oraingoan, Asier Zabaletak bere azken kale-proposamena estreinatuko du Dantza Hirian jaialdian, Marginalia izenekoa. Beste aldetik, Olatz de Andrés koreografoaren Lokke konpainiak Doppel-Leo aurkeztuko du. Judith Argómanizek, zuzentzen duen Lasala konpainia ere bertan izango da Alive piezarekin. Taldeak bere 10. urteurrena ospatuko du aurten.

Eta kanpotik etorriko diren honako konpainia hauek arituko dira: 2Hoang Dance Company, Entremans (Galicia), Colectivo Sin Par (Andaluzia), Colectivo Banquet, Jesús Benzal (Madril) eta Colectivo Globo (Galizia), besteak beste.

Ordutegiak, plazaratze guneak eta bestelako informazio: Dantza Hirian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button