LITERATURA

Idazle eta argitaletxeen arteko harremanaz

Bilboko Bidebarrieta Kulturguneko Eztabaidak Literaturarekin egitarauak beste saio bat atondu du gaur,  otsailak 11 idazle eta argitaletxeen arteko harremanaz jarduteko. Horretako  Pilar Reyes eta Juan Cerezo, Alfaguara eta Tusquets-Eko argitalpen zuzendariak bilduko dira, arratsaldeko 19:30ean.

Idazleen eta euren argitaletxeen arteko harremana ona edota gatazkatsua izan daiteke, eta horretaz jarduteko, Editores y escritores, ¿parejas de hecho? izenburupean, ibilbide luzeko bi profesional elkartuko dira, Alfaguararen eta Tusquets Editoresen argitalpen zuzendaritzen buru diren Pilar Reyes eta Juan Cerezo, hurrenez hurren.

Gai horretan sakontzeko honako ildoak proposatuko dira: “erlazio horretan beste elementu batzuek duten garrantzia edo elementu horiek sartzea, elkarbizitza horren benetako izaera, argitalpen munduko lanaren eguneroko jarduna, argitaletxeen arteko gerrak autore arrakastatsuak eurenganatzeko, edo egile horiek zigilu jakin batera leial izatea”.

Pilar Reyesek (Kolonbia) Letrak ikasi zituen Bogotako Unibertsitate Javerianoan. Alfaguarako argitalpen zuzendaria da duela hamarkada batetik, baina aurretik 16 urtez egin zuen lan Alfaguara Colombian. Bestalde, Juan Cerezo (Granada) Tusquets etxe mitikoaren argitalpen zuzendaria da. Bertan hasi zen, eta Milan Kundera, Haruki Murakami, John Irving edo Marguerite Duras argitaratu ditu Estatuan, eta argitaletxe horrek deskubritu zituen Almudena Grandes, Luis Landero, Enrique Vila-Matas edo Javier Cercas, besteak beste.

Dakizuenez, Eztabaidak literaturarekin egitarauaren barruan, literaturarekin bat egiteko eremua eskaintzea da, baina bestelako ikuspegi batetik, letrak eta beste zenbait diziplina lotuz, arkitektura, musika, bidaiak edo matematikak, besteak beste, edo literaturaren genero batean zentratuz, genero horretan sakonduz, topaketa bakoitzera gonbidatutako pertsonekin jende aurreko solasaldiak eginez.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button