IKUS-ENTZUN

Film Laburren eta Bideoklipen Nazioarteko Jaialdian (Caostica) izena emateko epea zabalik

Caostican, Film Laburren eta Bideoklipen Nazioarteko Jaialdian izena emateko epea zabalik dago. Lanak apirilaren 8ra arte bidali ahalko dira, ekainaren 6tik 11ra bitartean izango den jaialdiaren 20. edizioan parte hartu ahal izateko. Guztira 4.500 euro  banatuko saritan.

Egileak nahi beste film labur aurkez ditzake, beti ere 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera ekoiztu badira.
Honako atalak izango dira: Bideozinema atala, fikzio laburmetraiak, gehienez 20 min (Saria 1.000 €); Bideoklip atala, musika-pieza originala sustatzeko sortutako lan bat izan behar du, edozein musika-estilotakoa, gehienez 10 min (Saria 1.000 €); Animazio atala, edozein animazio teknika, gehienez 20 min (Saria 1.000 €); Bizarro Saria, Caostica Kultura Elkarteak Bizarro Saria emango dio Jaialdiarekin bat datorren lanik lotsabako, berritzaile, bitxi, adeigabeko, martetar, baldar, arraro, arriskutsu, ausart eta adoretsuari, eta irabazleak garaikurra eta 1.000€ko diru-laguntza jasoko ditu; Euskaraz sortutako Lan Onenaren Saria emango du Jaialdiak; horretarako, euskaraz egindako eta jaialdiaren edozein sailetan aurkeztutako lanen artean onena aukeratuko du. Irabazleak trofeoa eta 500 €ko saria jasoko ditu.

Bestelako jakingarriak Caostica Elkarteak dauzka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button