LITERATURA

Gazte literaturako bi nobedade

Elkar argitaletxeak gazteei zuzendutako bi nobedade plazaratu ditu: John Anduezaren Kankaleko misterioa eta Jokin de Pedroren Etsai gordea. Biak ala biak 13 urtetik gorako gazteentzako irakurketak dira, eta Taupadak bildumaren baitan daude.

John Anduezak (Oregon, AEB, 1966) idatzitako lana bere bigarren eleberria da, eta intrigazko giro misteriotsuan busti du. Istorioaren erritmo azkarrak irakurlea erakarri, eta ondo heltzeko xedea dauka. Ondokoa kontatzen du Kankaleko misterioa nobelak: “Kankal, Kantauri itsasaldeko herri bukolikoa. Oporrak pasatzeko paraje perfektua. Bi mila eta hamarreko uda, ordea, ez zen batere lasaia izan Kankalen. Alderantziz. Sasoi arraroa izan zen, oso arraroa. Ez konta inori, baina uztailean gizon bat agertu zen hilda hondartzan. Eta kazetari batek argazkiak atera zizkion hilotz ezezagunari…”.

Jokin de Pedrok (Bilbo, 1955), berriz, Lau animalia ipuin kontari eta Izu-izua ipuin-sortak eta Irurac bat eleberria idatzi ditu, besteak beste. Oraingoan Etsai gordea gazteentzako liburuarekin dator. Josu Arriola izeneko kazetariak mehatxuzko gutuna jasoko du kazetariak: “Zure egunak zenbatuta daude, aurpegi faltsu hori ezabatuko dut albistegietatik; denak du bere ordaina”. Gertaera bitxi hori kontakizun misteriotsuaren abiapuntua izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button