IKUS-ENTZUN

Huhezinema jaialdiak sariak banatu ditu

Maider Oleagaren Irrits filma izan da aurtengo Huhezinema jaialdiaren lan irabazlea.

Egun horretako kronika, halaxe dator: “Iluntzeko zazpietan hasi da guztiek espero genuen momentua, sari banaketa. Atmosferan ilusioa, urduritasuna eta jakin-mina antzeman dira hautatuen artean.”

Hauexek izan dira 16. Huhezinemako irabazleak. Sail Ofizialaren barruan, Huhezinema Saria, (800€), Irrits, Maider Oleagaren filma; Vertigo Saria (400€), Siempre lunes, David González; Senior Epaimahaiaren Saria (300€), Cuerdas, Estibaliz Urresola Solaguren; Ikusleen Saria (100€tan baloratutako saria), 36 izeneko lana, Ana Lambarri Tellaeche.
Beste aldetik, Bideoklip Onenaren Saria (300€), Coyote eta Chico Tornado Vs Don Condor eta Ñora Alacran,  Nitya Lopez;  Euskarazko Bideoklip Onena (200€), Nor Naiz Ni, Zein Zara Zu (Flavio Bánterla), Aitor Arruti; Ikusleen Saria (100€tan baloratutako saria), Coko (OLD G), Iñaki Tena eta Claudia Molina.

Azken sariak honako hauek izan dira: Ikasle Lan Onenaren Saria, (300€), Estampado, Gerardo Tomé; Mu Saria (150€), Mitxoletak, Javier Elizalde; Mundukide Saria (700€), Nahar, Beñat Goia eta Iraia Irazusta; eta Ikusleen Saria (100€tan baloratutako saria) Muskil, Marina Perosanz.

Azkenik, Elektropottotte elektrotxarangak girotu zuen iluntze euritsua Aretxabaletako Arkupe plazan eta DJ Cochinita Pibilen eskutik eman zioten itxiera ofiziala ordu txikitan aurtengo edizioari.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button