IKUS-ENTZUN

“Huhezinema” jaialdiak bere Sail Ofiziala osatu du

Datorren martxoaren 25ean hasiko den Huhezinema XIII. edizioko Sail Ofizialeko hamar labur onenak hautatu dira.

Aurtengo Huhezinema jaialdiaren Sail Ofizialeko irabazleak honakoak dituzue: Iñaki Tena gasteiztarraren Pepita, David Perez bilbotarraren Un coche cualquiera, Josu Martinez bilbotarraren Anti, Buenos Aireseko Diego H. Kataryniuken Amargo era el postre, Txema Muñoz zeanuritarraren Mateoren ama eta El infierno, Bruselaseko June Lakaren Kresala, Norma Vila bilbotarraren El fin de todas las cosas, Lander Ibarretxe bilbotarraren Regina, eta Peru Galbete donostiarraren Ura sartu zen barrura.

Lan horiek guztiak automatikoki 200 euroko saria jasoko dute eta gainera honako sariak ere eskuratu ahal dituzte: Goiena Saria (1.000€, euskarazko film onena sarituko da);  Vertigo Saria (400€, diru laguntza publikorik gabe ekoiztutako eta banatutako filmarentzat); Ikusleen Saria (300€); Mundukide Saria (700€, hiru sailetan aurkeztutako film laburren artean Giza Eskubideak eta Justizia Sozialaren gaiak egokien txertatuta dituen film labur onena sarituko du); eta La Horrorosa Saria (Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asterako 2 pase).

Informazio gehiago: Huhezinema

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button