MUSIKA

“Hotsetan”, Azkuna Zentroko musika esperimentaleko programa

Gaur abiatuko da, Bilboko Azkuna Zentroan Hotsetan musika esperimentaleko programa. Bertan, Eraeran, Myriam RZM, Matías Riquelme & Fernando Ulzión eta Mudoh soinu-artistek beren lana aurkeztuko dute.

Eraeranek, Miguel A. García artistak “bertako soinu-artista batzuekin batera garatutako pieza elektroakustiko labur batzuk aurkeztuko ditu, sorkuntza- eta inprobisazio-tailerren osagarri gisa pentsatuak”.
Myriam RZM soinu-performer eta -esperimentatzaileak DIY/DIT soinu-tresna autofabrikatuen bidezko inprobisazioan oinarritutako zuzeneko emanaldia eskainiko du. “2018tik, zuzeneko hau garatzen dut, DIY/DIT tresnekin egindako inprobisazioan oinarrituta, soinu eta performatibitate aldetik ditudan kezketara egokituta”.
Matías Riquelme biolontxelo-jole txiletarrak eta Fernando Ulzión saxofoi-jotzaile bilbotarrak osatzen dute bikotea, eta inprobisazio librearen ikuspegitik soinuarekin egindako esperimentazioan oinarritzen dute beren lana.
Mudoh (Aitor Monje) artistaren lana ambient-era bideratutako musika elektronikoa da, eta softwarean, musika-tresnen atzematean, landa-soinuetan eta edizio digitalean oinarritua dago.

Diogun bezala, gaur, otsailak 10, izango da emanaldia, 18:00etan hasita.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button