MUSIKA

Musika eztanda Be Bop tabernan otsail eta martxoan

Hasteko, igande honetan Morgan Moutarou disko jartzailearen erritmo afrikarrak entzun ahal izango dira. Hilaren 24an, berriz, GAB disko jartzaileak azken nobedadeak jiratuko ditu. Otsaileko azken emanaldia Kentucky Trio Donostiako rock'n'roll taldearen eskutik etorriko da. Hirukoteak Elvis Presley-ren kantuak moldatzen ditu, beraz, r'n'r , rockabilly, rhythm and blues eta antzeko doinu zaharrez beteko da Be Bop taberna.

Martxoari dagokionez, 3an DJ Dusty alemaniarrak dantzarako erritmoak jarriko ditu, funk-break estiloko doinuak, hain zuzen; 5ean, jazza izango da protagonista Renzi eta Wainstein estatubatuarrek eta Kamaguchi japoniarrak osaturiko hirukoteari esker; 12an, Makala eta Jimmy Bidaurretak loop-ak, oinarri elektronikoak, teklatuak eta samplerrak sutan jarriko dituzte jendeak gerria astindu dezan, emanaldiaren ostean, gainera, Makalak diskoak jiratuko ditu; azkenik, 24an, Grandako Mac Mohaldo disko jartzaileak musika beltzarekin emango dio ongi etorria udaberriari.

Be Bop tabernak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button