BESTELAKOAK

“Hogei’ta” proiektu deialdiaren irabazlea

Euskal Kultur Erakundeak (EKE) antolaturiko deialdia da Hogei’ta, gazteek proiektu berritzaileak susta dezaten. Aurtengo deialdia Gaurko musikak eta Irudia izenburupean aurkeztu zuten antolatzaileek.

Hala, epaimahaiak Moï Moï Ziburuko elkartearen Lloba proiektua hautatu du jasotako 16 lanetatik. Ikuskizun hori 2013ko azaroan aurkeztuko da estreinakoz Biarritzeko Atabal gelan.

Lloba proiektua emanaldi bizi bat da, musika elektronikoa, “Video Jokey”-ing (bideo proiekzioa zuzenean hautatua eta nahastua izanen da, DJ, disc jockey-ren moduan, musika mailan), eta koreografia elkarbanatzen baititu. Hiru ardatz hauek (musika, dantza eta bideoa) osatzen dira istorio bat kontatzeko: Lloba izeneko pertsonaia batek biziko duen iniziazio erritoa, heldutasunera heltzeko momentuan”.

Egitasmoak 13.000 euro arteko diru-laguntza jasoko du ekoiztua eta aurkeztua izan dadin. Horretaz gain, prozesu guztian aholkularitza jasotzeko aukera ere izango dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button