BESTELAKOAK

Hizkuntza Gutxituen Nazioarteko Biltzarra

Gaur, martxoak 24, ICML Hizkuntza Gutxituen Nazioarteko Biltzarra abiatu dute. Orain arte Euskal Herrian online antolatutako kongresurik handiena izango da, eta martxoaren 24tik 26ra arte luzatuko da.

Euskal Herriko Unibertsitateko NOR Ikerketa Taldea biltzarra Bilbon era presentzialean antolatzeko lanean ari zen, baina COVID19k eragindako egoeraren ondorioz, online formatu batera egokitu behar izan du. Topagune birtual berriak BILBONLINE izena jaso du.

Konferentziak 40 urte baino gehiagoko historia du eta bi urtean behin egiten da Europako hiriburu ezberdinetan. “Diziplina arteko elkarrizketa sortzea da helburu nagusia, hizkuntza gutxituek testuinguru eleanitz eta multikultural berriek dakartzaten erronkei nola aurre egiten dieten aztertzeko eta hiztunek maila lokalean zein globalean mugituz baliabide linguistiko gutxituak nola berrasmatzen dituzten ikertzeko.”

Online formatuan izango da eta hainbat hizkuntzatan jarraitu ahal izango da, baita zeinu-mintzairan ere.

Hizlari nagusiak honakoak dira: Jasone Cenoz (EHU); Ana Deumert (University of Cape Town, Hegoafrika); Ingrid Piller (Macquarie University, Australia) eta Joan Pujolar (Universitat Oberta de Catalunya). Gainera, 10 panel tematiko egongo dira eta 100 komunikazio aurkeztuko dira.

Programa osoa eta informazio gehigarria webgune honetan eskura daitezke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button