BESTELAKOAK

Hizkuntza gutxituen Liet International 2011 jaialdian Siroka taldea

Bihar, Udinen (Friuli eskualdean) hizkuntza gutxituen Europako jaialdirik garrantzitsuena egingo da. Liet International 2011ko epaimahaiak aukeratutako 12 lehiakide arituko dira festibalean. Aukeratutako taldeak hauek dira, eta ikusiko duzuenez, Siroka euskal taldea bertan dago: Noid (Karelia-ko Errepublika), Silent Woo Goore (Udmurtia Errepublika), Siroka (Euskal Herria), Aoife Scott (Irlanda), Skama la Rede (Asturias), Rolffa (Sami), Macanta (Eskozia), Janna Eijer (Frisian), Priska (Friuli), Coffeeshock Company (Austria), Cuntra Löm (Ladinian) eta Rezia Ladina (Suitza).

Festibala zuzenean emitituko du Friulian Radio Station irratiak eta internet bidez ikusteko aukera ere egongo da (streaming bidez) helbide honetan.

Siroka taldea izango da Euskal Herriko ordezkaria eta festibalaz gain beste kontu batzuk baditu esku artean. Kontzertua egingo dute gaur ere, 21:30ean, Cas Aupa lokalean Trùc taldearekin. Bihar, Onde Furlane irratiak elkarrizketa egingo ditu eta bertako telebista katekoek Sirokarekin egongo dira taldeari eta Euskal Herriari buruzko dokumentala egiten.

Eta bihar, 21:00etan, Giovanni da Udine antzerkian Liet International 2011 festibalaren barruan, 12 finalistekin batera Hi Vascofona! abestia joko du Sirokak.

Festibaleko informazio orokorra hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button