BESTELAKOAK

Hizkuntza gutxituak erabiltzen dituzten gazteen topaketa Gasteizen

Hizkuntza gutxituak erabiltzen dituzten gazteen topaketa egingo dute hilaren 18tik 22ra bitarte Gasteizen. Bertan,  Bretainiako, Korsikako, Galizako, Herrialde Katalanetako eta Euskal Herriko gazteak elkartuko dira eremu urriko hizkuntzaren bat erabiltzean dakartzan arazoak aztertzeko eta hainbat esperientzia partekatzeko.

Hala, 18 eta 30 urte bitarteko gazteak batuko dira EHUko Letren Fakultatean; guztira 100 gaztek parte hartuko dute ekimenean.

Uztailaren 18tik eta 22ra iraungo duen topaketak hiru atal izango ditu. Lehenengoa, akademikoa: hizkuntz arazoen inguruan berba egiteko mahai-inguruak eta hitzaldiak izango dira. Besteak beste, Carmen Junyent, Sechu Sende, Asisko Urmeneta, Gorka Julio edo Joan Sole arituko dira.

Bigarren atala gazteek eurek diseinatuko duten ekitaldiekin osatuko da. Amaitzeko, hirugarren atala aisialdirako izango da, irteerak ere egingo dituztelarik.

Parte hartu nahi duen orok mezua bidali beharko du hona, edo telefonoz deitu (945 161616).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu