ESZENA

Hizkuntza gorputza balitz?

Bihar, ostiralean, azaroak 27, dantza izango da protagonista Kultur Leioan (Auditoriumean, 19:00etan) Aukeran Dantza Taldea konpainia euskaldunak eskainiko duen Biz hitza ikuskizunarekin.

Edu Muruamendiaraz koreografoaren zuzendaritzapean,  Xabi Paya kultura sortzaileak idatzitako gidoia eszenaratzen duen ikuskizunak euskara batuaren historiara hurbilduko gaitu. Horren ardura izango dute agertokian, Garazi Egiguren, Ander Errasti, Eneko Galdos, Ione Iriarte, Ekain Kazabon, Oier Laborde, Maier Muruamendiaraz, Uxue Urruzola eta Itziar Uzkudun dantzariek.

Herria da gorputza, hizkuntza da bihotza Urepeleko artzainaren, Fernando Aire Xalbadorren,  esaldia da. Haren Odolaren mintzoa lanean jasotzen da, eta Mikel Laboaren ahotsak zabaldu zuen. Eta Hizkuntza gorputza balitz? Nola azalduko lirateke gorputz adierazpenak hizkuntzaren bat-bateko jaiotza edo elearen etengabeko bilakaera?”
Ikuskizun honek munduko hizkuntza ororen historia unibertsala du abiapuntu, baina euskara batuaren istorio partikularra kontatu nahi du dantzaren bidez Aukeran Dantza konpainiak.

Aukeran DK,  1997an sortu zen, Edu Muruamendiaraz dantzari eta koreografoaren ekimenez. Ordudanik ibilbide luze eta emankorra izan du, hainbat ikuskizunen produkzioak eta horiekin egindako birak erakusten dutenez. Dantza tradizionalaren eta garaikidearen arteko mestizajea da lan koreografikoaren ezaugarria.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button