ARTEA

“Tokibanatutako mundua”

Ongarri A.T eta Elgoibarko Kultura Sailak antolatuta, urriaren 6tik 21era, eta Elgoibarko Kultur Etxean, Daniel Sanchez artistaren Tokibanatutako mundua argazki erakusketa jarriko dute ikusgai.

Iruñean jaiotakoa baina Zizur Nagusian bizi den argazkilariak honela deskribatzen du bere argazki erakusketa: “Tokibanatu, zatitu, banatu, antolatu, sailkatu eta moldatu egiten dugu. Den-dena eta eremu guztietan: etxebizitzak, poligonoak, soroak, hilerriak, aisiako  lekuak…Gure obsesio sistematikoari, mundu hau kutxatila erraldoi bat bihurtzekoari, ezerk ez dio ihes egiten. Honen eraginak bizi garen lekuaren eta lan egiten dugunaren arteko desberdintasun formal handirik ez egotea dakar askotan, horrela, biltegi arrunt baten eta pertsonen biltegien artean, azken finean aurreneko egunetik azken egunerarte kubo batetik bestera gabiltza saltoka”.

Bere argazkiak, Tiranan (Albania), Meldolan (Italia), Zarautzeko Torre Luzean eta Zizur Nagusian ikusgai egon dira. Bere obra guztia hemen ikus dezakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button