LITERATURA

“Hitzak Mugimenduan”, poemak eta artistak baturik, Bilbon

Bihar bertan, azaroaren 18an, eta Bilborocken, Hitzak Mugimenduan topaketa poetikoa antolatu da, 18:00etatik aurrera. Bertan hitzaren erabileratik, irudiaren artea, musika edo teknologiaren erabilpenera doazen sormen prozesuak irudikatzen dituzten olerkari eta artista batzuk elkartuko dira.

Poesia bisualaren inguruan Nahia de la Calle, Jon Zurimendi, Bengoi Sevilla, Mirian Gullon, Mari Carmen de Miguel, Raul Gancedo eta Ana Abarran-ek beren obrak aurkeztuko dituzte.

Errezitaldi poetiko-bisual bat ere atondu dute Beatriz Chivite, Peru Magdalena, Anartz Izagirre, Garazi Ugalde, Karlos Aretxabaleta eta Mikel Manso poetek, eta ikus-entzunezkoetako Miriam Inza, Ohiana Leunda, Andere Molinuevo, Laida Ruiz, Enara Pombar, Begoña Vicario, Jugatx Astorkia, Jaione Mitxelena, Jon Munarriz eta Arrate Lopez adituek.

Deux et machina filmaren emanaldia ere egongo da, eta Koldo Almandoz irudia eta poesiaren arteko orekaz mintzatuko da. Paddy Rekalde, DJ Itsua eta Oier Flores hirukoteak, Jukebox EkaHitza emanaldia egingo dute, musika irudia eta poemak uztartuz.

Maialen Lujanbio, Miren Amuriza eta La Basu ere bertsotan eta rapeatzen bilduko dira. Beti Besperako Kopla filma ere proiektatuko da. Eta pantailan ikusiko den beste pelikula bat Gutariko Azkena izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu