MUSIKA

“Hiriko Soinuak” lehiaketaren hirugarren edizioak baditu finalistak

El Viejo Chimango, RO eta Unai musikariak dira Barakaldon egiten den Hiriko Soinuak lehiaketaren hirugarren edizioko kategoria nagusiko finalistak. Beste aldetik, Barakaldoko artistarik onenari saria irabazteko hautagaiak Arde Marte, Debajo del paraguas eta Sandra Cris izango dira. Aurten 129 proiektu aurkeztu dira lehiaketara.

Aipaturiko final horretan sari nagusia irabazteko hautagaiak honakoak dira: El Viejo Chimango, Bilbotik eta Uribe Kostatik datorren seikotea, Extremoduro eta Fito & Fitipaldisen hasi eta Madness edo Manu Chaorarte doazen eraginekin; RO, Azkoitiatik eta Azpeitiatik post rock instrumental boskotea; eta Unai, Lou Reed, Bowie edo John Fruscianteren jarraitzaile den artista bilbotarra, bere lehen diskoa auto argitaratu berri duena.

Sari nagusiaren eta Barakaldoko artistarik onenari sariaren irabazleek El Drogasekin batera joko dute Hiriko Soinuak festibalean, urriaren 30ean, Bizkaia Arenan. Ekitaldiak 4.000 lagun baino gehiagorentzako edukiera izango du.

Final handia irailaren 25ean izango da Barakaldo Antzokian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button