MUSIKA

Hiriko Soinua lehiaketaren zazpigarren edizioa

Barakaldoko Udalak Hiriko Soinua lehiaketaren zazpigarren edizioa abiatuko du aurten. Izena emateko epea uztailaren 23ra arte egongo da zabalik.

Lehiaketak beti banatzen ditu sari ederrak, adibidez, Gaua Produccionesen estudioetan disko bat grabatzea, ekoiztea eta masterizatzea, kategoria nagusiko talde irabazlearentzat eta Barakaldoko talde onenarentzat. BBK-Berdintasun eta Euskara sarietako irabazleek, ordea, 4 abestiko EP bat grabatuko dute.

Kategoria guztietako bederatzi finalistek zuzenean joko dute irailaren 27an San Bizente parkean egingo den finalean. Epaimahai profesionalak erabakiko du, zuzenean, Euskarazko talderik onena. Eta lehiaketako lau kategorietako proiektu irabazleak urriaren 24an eta 25ean arituko dira Herriko plazan egingo den festibalean, Estatu mailan ibilbide ezaguna duten taldeekin batera.

Lehiaketan parte hartzeko www.barakaldo.eus webgunean dagoen izen-emate fitxa bete eta hirikosoinuak@gmail.com helbidera bidali beharko da uztailaren 23a baino lehen mp3 formatuko 2 abestirekin, promozio-argazki batekin eta proiektuaren biografiarekin batera, eta taldekideen NANaren edo errolda-ziurtagiriaren fotokopia, jatorria EAEkoa dela egiaztatzen duena. Gutxienez Barakaldon erroldatutako kide bat dutela egiaztatzen duten musika-proiektuek Barakaldoko Artista Onenaren saria jasotzeko aukera izango dute. Taldekideen % 50, gutxienez, emakumeak direla egiaztatzen duten musika-proiektuek BBK-Berdintasun Saria lortzeko hautagai izango dira.

Betebeharreko guztiak hemen kontsulta daitezke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button