MUSIKA

Arriolako XXVI. Jazz Blues Jaialdia

Bihar hasita eta datozen egunotan,  azaroaren 12tik 22ra bitartean, Arriolako XXVI. Jazz Blues Jaialdia egingo da Elorrion. Aipaturiko egunotan zazpi emanaldi antolatu dira.

Arriolako XXVI. Jazz Blues jaialdiko lehenengo saioan  A Groovin’ affair taldeak bere jazz-rock joko du modu inprobisatzailean. Hurrengo egunean, Euskal Herriko Goi Mailako kontserbatorioan sorturiko Orbital taldeak kontzertua eskainiko du. Eta larunbatean, 14an, Chicagoko Blues estiloko ordezkaria den  Khalif ‘Walin’ Walter musikariak bere ikuskizuna eskainiko du.  

Hurrengo astera salto eginez, 19an, DJ Makalaren egitasmoa den Makala Jazz Funk Band taldea arituko da jazz eta rhythm’n’blues lau haizetara zabaltzen. Ostiralean, 20an, Mikel Andueza Quartet-en txanda izango da.
Larunbatean egun potentea izango da Murali Coryell eskainiko duen kontzertuarekin. Eta ez da gutxiagorako izango The Romanticos taldearen kontzertua.

Emanaldi guztiak Arriolan izango dira azkena izan ezik,  Portalekua tabernan The Romanticos arituko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button