MUSIKA

Hirian ekimenaren kontzertuak larunbatean

Bilboko Abusu auzoan, larunbatean, ekainak 7, Hirian ekimenaren kontzertuak antolatu dira, eta bertan 18 artista arituko dira Bilbao BBK Live jaialdiaren eta Kreatibo Industriak fundazioaren eskutik.

Bilbao BBK Live jaialdiaren atariko ekimenak auzoko kale eta plazak jai-giroan murgilduko ditu horretarako prestatu diren lau agertokiren bidez. Lehena Ibaieder parkean izango da eta hor, Los Bengala garaje-doinu urratuekin; PI L.T., metal alternatibo euskaldunaren mito bizia;  Airbag, Estatuko power poparen erreferentzia; Hens, Estatuko pop urbanoaren figura ezagunenetako bat; eta Javiera Mena arituko dira.

Ibaizabal kanpan doinu urbanoak entzungo dira  Bad Gyal eta Mushkaa-ren ahizpa txikia den Greta artistarekin; eta jarraian LaBlackie arituko da; gero Cápsula eta Parquesvr bandarekin amaituko dira emanaldiak.

Ibaieder parkean hirugarren espazioa jarri da. Hor Ruiseñora, Ultralágrima, Svsto edo Kilikik arituko dira.

Azkenik, Basoa In The City izenekoa, musika elektronikoaren agertokia izango da, non Puñales, Chill Mafiako kide izandako Sunny Wright IV, Miravalles bizkaitar DJ, eta Lamia Mari donostiarra arituko diren.

Bilbao BBK Live jaialdia uztailaren 10ean, 11n eta 12an izango da Kobetamendin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button