BESTELAKOAK

“Architectus Omnibus?”, Tabakaleran

Arkitekturaren Mundu Egunarekin bat eginez, Donostiako Tabakaleran Architectus Omnibus? erakusketa aurkeztu da. Cervantes Institutuak eta Goethe- Institut Madrilek antolatua, arkitekto espainiar eta alemaniarren hamar proiektu aurkezten dira Tabakaleran, arkitekturan kontzientzia jasangarria eta modu berriak proposatzen dituztenak. Mostra hau hilaren amaierara bitarte ikusteko aukera izango da.

Architectus Omnibus?-ek Goethe-Institut-ek eta Cervantes Institutuak 2015ean arkitektura estudio eta ikasle espainiar eta alemaniarrei begira egindako deialdiaren emaitza erakusten du. Hor,  proiektuek arkitekturaren praktikan joera hegemonikoei nola aurre egiten dieten eta alternatibak nola planteatzen dituzten aztertzeko bidea eskaintzen du, eta honelako kontzeptuez hausnartzen da: gertakariak, deskutxabelztu, gatazka, ahalduntzea, laborategitzea, antropozentrismoa, birbanaketak, birjabetzeak, erresilientzia eta elkartasuna.

Hala, “erakusketarako hautatutako proiektuek ardura sozialaren testuinguruan dauden lanak hartzen dituzte, sormena ez soilik emaitzetan baizik eta lan-moduetan ere erakusten dutenak. Diziplina-artekotasuna, praktika kolaboratiboak, berziklapena, jasangarritasuna, berrikuntza, ekologia, esperimentazioa, berkontestualizatzea edo autoeraikuntza dira lan horien ezaugarrietako batzuk”

Erakusketako proiektuei buruzko datu gehiago, Tabakaleran dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button