BERTSOTAN

“eRRe” emanaldia eta Olatz Salvadorren kontzertua, Zuian

eRRe. Aldarri bat bertsoz emanaldia, eta ondoren Olatz Salvadorren kontzertua antolatu dituzte Zuiako kiroldegian, bihar, hilak 11.

Haizea Arana, Leire Vargase, Aner Peritz Manterola eta Oihana Arana bilduko dira pieza hori gorpuzteko. Dramatizatutako bertso-paperek osatzen dute emanaldia, baina antzerkia, eta helduentzako ipuin- kontaketa eta poesia dira bertan agertuko diren beste elementuak. Genero-ikuspegia ardatz hartuta, hainbat gai aztertuko dira bertan, tartean, LGTB+ kolektiboak arauaren baitan hartzen duen lekua, gazte izatearekin lotutako zapalkuntzak, eta horiek bertsolaritzan hartzen duten forma.
Hamar piezek osatzen dute emanaldia, non hainbat galdera planteatzen diren, hala nola, “Zer da burua gorputzik gabe? Bizitza heriotzarik gabe? Zer da natura kulturarik gabe? Eta emakumea gizonik ez bada? Guztiak bi; bata beti bestearen muga eta definizio. Baina inoiz ez berdinetik berdinera. Erre ditzakegu kategoriak batak bestea erre beharrean?”

Saio horren ostean, Olatz Salvador kantariak kontzertua eskainiko du. Olatz Salvador 20 urte zituela, Skakeitan taldean hammond soinuak eta sintetizadoreak jotzen hasi zen. 2014 urtean eman zuen bakarkako ibilbideari hasiera emango zion lehen kontzertua, Le Bukowski aretoko Bakarrik hobeto fest izeneko jaialdiaren lehen edizioaren harira. Emanaldi hura inflexio puntu izan zen. Gero, Zintzilik (2018, Airaka) bere lehen lana agertu zen. Eta 2021ean Aho uhal  izeneko lana plazaratu zuen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button