LITERATURA

Luisa Etxenike eta Javier Reverte, “Eztabaidak literaturarekin” programan

Bidebarrieta Kulturgunearen Eztabaidak literaturarekin ekimenak, Luisa Etxenike idazle donostiarra eta Javier Reverte madrildarra elkartuko ditu bihar, ekainak 21, 19:30ean, literatur bizitzatik erretiratzeari buruz berba egiteko. Literaturarekin erretiratu? izeneko topaketa egingo dute bi idazleek Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan.

Azken hilabeteetan gaurkotasuna hartu duen gaia da biharkoa, hots, pentsio bat jasotzearen eta sorkuntza lanarekin jarraitzearen arteko bateraezintasuna. Literaturatik erretiratzea eskubidea ala betebeharra den, edo pentsio bat kobratzearen edo sorkuntza jarduerarekin jarraitzearen artean aukeratu beharra bezalako gaiak landuko dira.

Luisa Etxenikek (Donostia, 1957), idazle porrokatua da eta titulu askoren ere bai: El detective de sonidos (2011), El ángulo ciego (Euskadi Saria 2009), Los peces negros (2005), El arte de la pesca (2015)  eta abar. Un mundo de escritoras izeneko literatur jaialdiaren zuzendaria da, eta horrez gain frantseseko itzultzaile gisa egiten du lan.
Javier Reverte (Madril, 1944) idazleak Filosofia eta Kazetaritza ikasketak egin zituen. Bereak, El sueño de África, Vagabundo en África eta Los caminos perdidos de África trilogía. Dagoeneko jubilatuta, erretiratuta, dagoen Javier Reverte, Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak pentsioa kendu dion egileetako bat da eta, gainera isun handia jarri dio, sorkuntza jarduera paraleloa gauzatzen ari delakoan. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button