IKUS-ENTZUN

Leioako Film Laburren XVIII. Lehiaketa

Leioako Film Laburren XVIII. Lehiaketa atondu du Kultur Leioak. Lanak urriaren 21era bitarte aurkeztu ahal izango dira. Orotara, 3.100 euro banatuko dira sarietan.

Lanak DVD formatuan aurkeztu behar dira, euskaraz nahiz gaztelaniaz. Gehienez 15 minutu iraun behar du eta parte-hartzaileek gehienez bi lan aurkeztu ahal izango ditu.

Lehiaketara aurkeztutako lanekin batera inskripzio-orria ere bete beharko da. Inskripzio-orriaren ordez, parte-hartzailearen datuak dituen agiria ere aurkez daiteke.

Sariei dagokienez, bi sari nagusi izango dira, euskaraz eta gaztelaniaz eginiko film onenak, alegia. Bakoitzak 1.000 euro jasoko ditu. Bigarren lan onenaren egileak, euskaraz zein gaztelaniaz, 700 euro poltsikoratuko ditu. Azkenik, Leioako egileen arteko lan onenak 400 irabaziko ditu.

Lehiaketaren inguruko xehetasun gehiago hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button