IKUS-ENTZUN

“Zinema egitearen lanbidea” izeneko ikastaroa, Iruñean

Ideietatik irudietara. Zinema egitearen lanbidea, Benito Zambrano-ren ikuspegitik izeneko ikastaroa egingo da asteburu honetan, irailaren 16tik 17ra, Nafarroako Museoan.

Sevillako Benito Zambrano zuzendariak pelikula bat egiteko prozesuan aurkitzen diren oztopoei eta bestelako alderdi guztiei buruz hitz egingo du. Bere esperientzian oinarrituz gidoiaren idazkeraz, finantzaketaren bilaketaz, ekoizteaz, aurre-produkzioaren garrantziaz, filmaketaz, post-produkzioaz, distribuzioaz eta festibalez hitz egingo du.
“Gidoi eta pelikula batetan garrantzitsuena galdera hauen erantzuna argi izatea da: Zer kontatu nahi dut? Nola kontatuko dut? Eta zergatik kontatu nahi dut?”
Ikastaroa zinemarekin eta literaturarekin lilura berezia duten pertsonei zuzenduta dago. “Bereziki zinema kuriositatez eta gogoz egiten hasten direnei”

Sevillako zuzendariak antzerkia ikasi zuen, eta Kubako San Antonio Zinema Eskolan graduatu zen. Bere lehenengo pelikularekin, Solas (1999), bost Goya sari irabazi zituen. Habana Blues (2005) arrakastatsua egin zuen gero. 2011n, La voz dormida egin zuen, Dulce Chacón-en liburuaren moldaketa, non kartzela frankistetan emakume errepublikarren sufrimendua kontatzen den.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button