MUSIKA

Hemengo musika Jazzaldiaren 56. edizioko programan

Euskal jazzak presentzia nabarmena izan du beti Jazzaldian, eta aurten, bere 56. edizioan ere, horrela izango da. Gutxienez, 19 euskal taldek kontzertua eskainiko dute jaialdian.

Tokiko taldeen hautaketa egin da, eta 10 talde 2020an pandemiak bertan behera utzitako eta 2021ean amaitutako prozesutik datoz. Hauek dira tokiko taldeak: Asier Ardaiz & Friends, De2En Blues Band, DOS, Horda, Hutsun Txalaparta – J.E.L. Trío, Les Fous, Mojo Hand, Monk’s Sphere, No More Jazz Brass Band, eta Swingtronics.

Beste aldetik, 2019an edo 2020an jazz disko bat argitaratu zutenen artean aukeratutako euskal taldeak hauexek izan dira: Alberto Arteta, Ghost Number, Paul San Martin, Sara Mansilla eta The Machetazo.

Azkenik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirola Departamentuak eta Kutxa Kulturrek sustatutako Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuitua ere gehitu da, eta aurten zirkuituan parte hartzen duten 10 musika taldeetatik Donostiako Jazzaldiak lau aukeratu ditu bere 56. edizioan parte hartzeko: Antía Muíño, Blanquita Carraquela, Sara Azurza eta Yo Ciervo.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button