MUSIKA

Hemen da aurtengo TolosandBlues jaialdia

Ekainaren 27tik 30era, 20 urte betetzen dituen Tolosandblues jaialdia egingo da herri horretan.

Aurtengo egitarauan Euskal Herriko artistez gain, Kataluniako, Frantziako edota AEBtako artistak bilduko dira ondu diren bederatzi kontzertutan, hainbat agertokitan izango direnak. Aurten Billy Branch Chicagoko blues legenda ezaguna izango da Tolosan. Euskal Herrira datorren bigarren aldia izango da. Tartean, bi tolosar ere izango dira: Ander Zubillaga, eta Yon Labayenen Star Blues taldea.

Atzoko saioan, Noa & The Hell Drinkers (Euskal Herria) aritu ziren. Eta gaur, 19:00etan,  Gipuzkoa plazan, Martín Burguez (Katalunia) musikariaren txanda izango da. Geroago, 23:00etan, Txell Sust Band (Katalunia) swing, jazz eta blues nahasten dituen taldeak kontzertua eskainiko du.

Larunbatean, Star Blues (Euskal Herria) oholtza gainean izango da eguerdi partean. 18:30ean, Ander Zubillaga (Euskal Herria) tolosar gitarra-jotzailea, bluesa, country eta rocka uztartzen dituen Fingerstyle estiloagatik ezaguna dena arituko da. Beranduago, 19:30ean, Bartzelonatik datorren Joan Pau Cumellas Band (Katalunia) izango da bertan.  Eta 23:00etan, Plaza Berrian, Billy Branch (AEB) Chicagoko bluesaren legendaren kontzertua programatu da.

Azkenik, ekainaren 30ean, Indigo Blues (Katalunia) arituko da eguerdian, eta 20:00etan, Plaza Berrian, Nico Wayne Toussaint Quintet (Frantzia) eszenatokian izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button