MUSIKA

Hemen da Amorebieta-Etxanoko Kale Musikarien Nazioarteko Lehiaketa

Amorebieta-Etxanon, ekainaren 21etik 23ra  bitartean, Haizetara, Zornotzako Kale Musikarien Nazioarteko Lehiaketa antolatu da. Betiko legez, jatorri ezberdinetako hainbat taldek Amorebieta-Etxanoko kaleak hartuko dituzte ekainaren 21, 22 eta 23an, ekimenaren XVII. edizioan.

Aurten 12 nazionalitatetako (Frantzia, Italia, Kanada, Portugal, Australia, Txile, Mexiko, Belgika, Argentinak, Erresuma Batuak, Espainia,…) 51 talde aurkeztu dira jaialdian parte hartzeko. Espainiatik ere bai:  Tenerife, Bartzelona, Madril, Segovia, Valladolid, Albacete, Zaragoza,….

Aurten, nazioarteko bederatzi taldek parte hartuko dute: Tenampa brass band, Orchestre National Du Jahiner, Brazzmatazz, UGS bras band, Llareggub Brass band, Tamarros,  Pixie & Dixie,  New Tocados eta Trocamba Matanusca. Ekainaren 21ean aurkeztuko dira, 19:00etan, Zelaieta Parkean.

Hiru eguneko lehiaketan, talde bakoitzak lau kontzertu eskainiko ditu herriko hainbat tokitan, eta ekaiaren 23an sari-banaketa egingo da. Amorebieta-Etxanoko Udalak izendatutako epaimahaiak aukeratuko ditu sarietako bi: 15.000 euroko Banda Onenaren saria eta 1.000 euroko Instrumentu-Jole Onenaren saria. Hirugarren sari bat ere izango da, publikoak emango duena.

Jakingarri guztiak: Haizetara

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button