BERTSOTAN

Hego Uribe eta Durangaldea Bertsolari Gazteen XXVII. BBK Sariketaren finalean

Hego Uribe eta Durangaldea taldeak txapela eskuratzeko asmoz bilduko dira apirilaren 3an, BBK Salan, 18:00etan, Bizkaiko Bertsolari Gazteen XXVII. BBK Sariketaren finalean.

Sariketan lau sailkapen-saio egin dira: Mungian (martxoaren 13an), Igorren (martxoaren 14an), Zallan (martxoaren 20an) eta Markina-Xemeinen (martxoaren 21ean). Finalaurrekoak Deustun (martxoaren 27an) eta Sopelan (martxoaren 28an) izan ziren, eta  horietan, 56 bertsolari gaztek hartu dute parte.  Guztira, zortzi taldek hartu dute parte. Talde bakoitzean, saioko, seina bertsolarik egin dute bertsotan Arratia, Busturia, Durango, Enkarterri-Ezkerraldea, Hego Uribe, Lea-Artibai, Uribe-Butroe eta Uribe-Kosta eskualdeen ordezkari legez. Azkenean, Durangaldeko eta Hego Uribeko bertsolariak lehiatuko dira finalean.

Talde irabazlea erabakiko duen epaimahaia Juanjo Respaldiza, Graxi Arregi eta Miriam Juaristik osatuko dute. Txapelketan parte hartu duten guztiek oparia jasoko dute finalaren egunean, eta finalistek, opariaz gain, trofeoa ere jasoko dute. Gainera, epaimahaiak sari berezia emango dio bizkaiera onena erabiltzen duenari.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button