ESZENA

Aurtengo "Txotxongilo Eguna" Sestao herrian egingo da berriz

Sestao herriak hartuko du bigarren aldiz Txotxongilo Eguna-ren egitaraua datorren asteko asteburuan, irailak, 10, 11 eta 12an, hain zuzen ere.
Guztira 16 taldek hartuko dute parte txotxongiloei dedikaturiko egun alaitsu honetan, non adin guztietako publiko zabal batentzat hainbat antzezpen burutuko diren.
"Unima Euskal Herriak antolaturik dago ekimena, eskaintza kultural on bat egiteko eta kolektibo honek behar duen bisualisazioa lortzeko xedearekin", adierazi du Enkarni Genua Unima EHko lehendakariak.
Honek ere umeengan txotxongiloek duten garrantzia azpimarratu nahi izan du, "izan ere, txotxongiloen bidez umeen imajinarioan sortzen eta ikusten dira lehen antzezlanak. Horra hor txotxongiloen garrantzia".

Ostiralean, El tenderete taldeak emango dio hasiera egun bereziari La Milonga del Babalan lanarekin, eta Rosa Martinezen Beti Lagun obrak amaiera emango dio igandean.
Tartean, En la lona, Mi cabeza que habla, Azika, Erre ke erre, Antzezkizuna eta beste talde askoren ikuskizunak paratuko dira publikoaren gozagarri.
Horretaz gain aurpegiak margotzeko eta txotxongiloak egiteko tailerrak ere antolatuko dira.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button